Páginas

1. Klase Teorikoa


Lehenengo klase teorikoan, Big Bang Data proiektua zer den eta zer nolako eragina duen guregan ezagutu genuen.
Hasteko, Big Bang Datari buruzko galdera batzuk egin zituen irakasleak, gaian sartzen hasteko; izan ere, inork ez zuen ezaguten proiektu hau. Segidan, bideo bat ikusi genuen: “¿Qué es el Big Bang Data?”. Bideo honetan oso garbi aurkezten dute zer den Big Bang data; “Big Data se refiere a la capacidad de capturar, alamacenar y procesar información a gran velocidad y en cantidades casi inimaginables.”
 Beraz, definizio hau entzun ondoren hainbat galdera sortu zitzaizkidan buruan, adibidez:
.   Nola erabiltzen ari gara sare sozialak?
.   Zer dakigu sareekin datoren kontrol eta manipulazioaz?
.   Nor dago Interneten atzetik?
.   Seguru al daude gure datuak?
.   Ze interesak daude?
Galdera hauek erantzuten saiatu naiz, hala ere, hausnartu ondoren mesfidantza handia sortu zait proiektu honen ondorioz, garbi utzi didalako gure interneteko datuak ez daudela batere seguru eta aztarna handiak uzten ditugula sare sozialetan. Kontu handiz ibili beharko gara inolako arrisku teknologiko bate ez izateko, batez ere, etorkizunari begira.
Eta guri ze inportatzen zaigu guzti hau? Galdera honi erantzuna emango diot; argi daukat guri zerbait inporta behar zaigula gai hau, izan ere, eguneko ordu guztietan konektatuak bizi gara: mugikorrak, sare sozialak, hezkuntzako proiektu digitalak, gps-ak,trafikoan...Aztarna digitalak uzten ditugu konturatu gabe; aztarna horiek Interneten gelditzen dira eta guk sortu ditugun datu horiek edonork ikus ditzazke. Bideoak esaten duen moduan: “Desconfianza en la red, nadie está a salvo”.
Azkenik bideoak erronka bat ahalbidetzen digu: “Encontrar unos mecanismos para garantizar una confidencialidad que en estos momentos nadie puede garantizar”.



Bigarren bideo bat ikusi genuen, “La promesa digital” dokumentala. Dokumental honetan ikusten da nola orain dela urte batzuk Internet gabe bizi ginen eta nola hasi zen teknologia gure bizitzetan sartzen, orain teknologia hori gabe nola ezin dugun bizi azaltzen du ere; eta horrek dakarren arriskuak azaltzen ditu. Azpimarkatzen den arrisku zentrala aurreko bideoan azaltzen den mesfiantza hori da, zer dago Interneten atzetik eta zein interes dauden.
 Nola uler dezakegu teknologiak dakarren promesa digitala eta zer ari diren prometitzen azaltzen digu ere: “ La promesa digital es una visión optimista del futuro”. Beraz, etorkizunean konfidentzialtasun bat egongo dela adierzten digutela ulertzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario