Páginas

2. Klase Teorikoa. HITZALDIA.


Bigarren klase teoriko honetan, Jose Maria de Juan Ikt-ko aholkularia Ordiziako Berritzagunean etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Hitzaldia interesekoa dugun gaia izan zen: “Irakasleriaren konpetentzia digitala hezkuntza sisteman”.
Hasteko, Jose Maria de Juanek Hezkuntza sailaren IKTen ibilbidea azaldu zigun. Premia saretik, Eskola 2.0-ra eta azkenik, sarehezkuntzara iritsiz, IKTen heldutasun eredutik pasaz. Horrekin batera, TIC eta TAC arteko ezberdintasunak azaldu zizkigun.
Hiru Premia Plana eman ziren 2000-2008 bitartean, IKT-ak hezkuntza-esparruan bultzatzeko asmoarekin, aplikaturiko ikastetxeetan sare lokala instalatuz, sarea ikasgeletara zabalduz, ekipamendua berrituz, etab.
Eskola 2.0 programak 2010-2013 bitartean gauzatu zen, honek LH 5. mailatik BH 2. mailarako ohiko ikasgelak digitalak bilakatzeko.
Urtebeteko etena egon ondoren, hurrengo urtean SHG (Sare Hezkuntza Gelan) Proiektua sortu zen: baliabide digitalak gelan erabiltzeko eta material berriak sortzeko.
IKT Heldutasun Ereduak, IKT Heldutasun ziurtagiria eskaintzen die ikastetxe publiko eta itunpekoei, honek aurreko proiektutan parte hartu ahal izateko agiria ematen die.


Bestalde, Hezkuntza Berritzagune Zentroak azalpena azaltzera ekin zion; hiru funtzio nagusi daudela aldarrikatu zuen:
. Aholkularitza arloan
. Prestakuntza arloan
. Berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketa arloan

Azkenik, Ikasleriaren Konpetentzia digitalei buruzko informazioa azaldu zigun. Bertan, PLE (Ikasteko ingurune pertsonala) azaldu zigun, trebetasun teknologikoa, ikaskuntza jakintza eta herritartasun digitala osatzen dituzten borobilak.

 Ikanos Proeiktua aurkeztu zigun, aipaturiko arloak ebaluatzek tresna gisa.  Horrekin batera, symbaloo.com eta aurrera euskal kantagintza web orriak azaldu zizkigun gure bizitzarako erreztasun teknologikoak izateko.










Oso gustora ibili ginen hitzaldi horretan, eta nahiko ikasi genuen ere; esateko, Ikanos proiektuko testa egitera animatu naizela eta nire gaitasun digitalak ikusi ditudala, hori ikusita hausnarketarako denbora izan dudala.

Hemen uzten dizuet nik egindako mapa kontzeptuala, gaia laburbiltzen duena. Cmap programarekin egindakoa:


No hay comentarios:

Publicar un comentario