Kaixo ikaskide eta irakasleak!!!
Ni Leire Martín naiz, Irunen bizi naiz eta Donostiako Irakasleen U.E-en ikasten dut. Bigarren mailako ikaslea naiz eta hainbat irakasgaien artean IKT-koa da hau. Irakasgai honetan Blog bat sortzea eskatu zitzaigun, bertan klasean egindako lanak eta hausnarketak idazten ditugu. Irakasgaia bi alderditan banatzen da, alde bateti klase praktikoak ditugu Aingeruk eskeintzen dizkigunak eta bestetik teorikoak, Jose Miguel Correarekin. Alderdi teorikoa E-portafolio honetan biltzen ditut, bertan 4 saio teoriko eta beste bi lan txertatu ditut.
Saio praktikoetan hainbat lantxo egin ditugu jada, horiek nire bloggeko orri nagusian ikus ditzazkezue. Hasierako irakaslea Daniel Losadu dugu, harekin hainbat gai ikusi ditugu; horien artean:
1.gaia:Zer dira eta zertarako balio dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskola testuinguruan?
2.gaia: Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
3.gaia: Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasten?
4.gaia: Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?
Gai hauek modu desberdinez landu ditugu klasean, batzuetan banakako aurkezpenak eginez, beste batzuetan taldeko aurkezpenak eginez; gure taldeak ere bideo- narrazio bat egin zuen, nire bloggeko orri nagusian ikustera animatzen zaituztet.
Bestalde, bloggera igotako lanak Google+ en partekatzen ditugu ikaskide guztien esku gelditzeko.
Eduki ditugun klase teorikoetatik bat hitzaldi bat izan zen, oso interesgarria iruditu zitzaidana. Hitzaldi hori Jose María De Juan , IKT aholkularia Ordiziako Berritzegunean, eskaini zigun. Bertan, sare-hezkuntza eta hainbat gai berri azaldu zizkigun gure etorkizunerako baliagarriak izango ditugunak. Hitzaldi hau ere nire bloggeko sarreretan aurki ditzakezue.
Amaitzeko, espero dut IKT-ko irakasgaia ondo burutzea eta asko ikastea; ohartu naiz, gaur egun IKT-ak Hezkuntza-Sisteman eragin handia dutela eta oso baliagarriak direla, hala ere, desabantailak ere aurki ditzazkegu, beraz, kontu handiz ibili behar gara.
Hemen uzten dizkizuet nire Dilan taldekideen bloggak:
Agur bero bat,
Leire

No hay comentarios:
Publicar un comentario