Konpetentzia digital
Ikus-entzunezko konpetentzia
●
Filmen garrantzia
●
Sexismoa jokoetan
●
Produktuen publizitatea
Konpetentzia teknologikoa
●
Tresnen erabilera
IKT tresnak
●
Gaur egungo arriskuak
●
Tresnak
Hiritar digitala
●
Haurrei irakatsi
Konpetentzia informazionala
●
Bilatu
●
Gorde
●
Eraldatu
●
Partekatu
●
Adibideak
Konpetentzia digitalari buruzko
bideoa ikusi eta gero taldean bildu gara eta konpetentzia desberdinei buruz
hausnartu dugu.
Gaur egun, ikus entzunezko
konpetentzia ikasgelan geroz eta gehiago garatzen da, izan ere, tresnen
erabilera ugaritzen den heinean, ikasgaiak ikus entzunaren bidez landu
daitezke. Adibidez, informazioa dokumental zein filmen bitartez beregana
dezakegu. Hala ere, ikus-entzunezko konpetentzian sexismoa azpimarratzekoa da,
joko zein filmetan mutikoak goraipatzen dira, maiz salbatzaile moduan
agerraraziz. Gainera, joko baten izena “gameboy” da, beraz izeneraino
ere sexismoa agertzen da. Mutikoentzat soilik al dira jokoak?
Tresnen erabilera ikasgelan ez ezik
etxean ere irakatsitako zerbait izan beharko litzateke, haurrek eskuratzen
dituzten konpetentzia teknologikoak egokiak izan daitezen. Konpetentzia
teknologikoa, izan ere, IKT-ak diren tresna guztien erabileran datza, telebista
piztetik webgune bateko orrialde bat sortzeraino. Horregatik iruditzen zaigu
horren garrantzitsua konpetentzia teknologiaren inguruko heziketa arduratsua
izatea.
IKT tresnak geroz eta ohikoagoak
dira ikasgelan, ikastetxe guztietan dago ordenagailu gela bat eta beste
zenbaitetan ordenagailuak dituzte liburuak beharrean. Horrez gain, arbela
elektronikoak ere sartzen ari dituzte eskoletan. Aurrerakuntza hauekin
errazagoa da informazioa bilatzea, bideoak ikustea, zenbait lan egitea etab. eta
haurrei askotan erakargarriagoa egiten zaie ordenagailuarekin jardutea.
Honek guztiak, ordea, badu bere alde
txarra ere eta arriskutsua izan daiteke. Arriskuei buruz informatu behar ditugu
ikasleak. Zer eragin eduki ditzaketen internetera igotzen ditugun edukiek,
adibidez.
Hiritar digitala konpetentziari
dagokionez, hurrengoa hausnartu dugu; gaur egun oso garrantzitsua da ikasleei
teknologia munduari buruzko informazioa ematea, arriskuak azaltzea, babestea
eta erabilpen egokia bermatzen ikastea. Horretarako irakasleek ikasleei hiritar
digitalak izaten irakatsi behar diegu. Horretarako, pentsatu dugu eskolan
hainbat klase ematea konpetentzia hau barneratzeko; klase horietan gai
desberdinak landu daitezke, baina batez ere etorkizunera begira hiritar digital
egokiak izateko ezaugarriak azaltzea da helburua.
Konpetentzia informazionala,
informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzean datza. Adibidez, eskola
batean burutzen den proiektu bat partekatu ondoren, beste eskola batek
informazio hori erabil dezake. Gaur egun, informazioa beste era askotara erabil
daiteke, eta bereziki partekatzea.