Páginas

3.eta 4.Klase Teorikoak


Hirugarren eta laugarren klase teoriko hauetan, ZELATATZAILEAK ETA ZELATATUAK Interneten gaiari ekin zioten Aingeruk eta Josemik, izan ere, Aingeruk laugarren klase teorikoa emateko hirugarren klasean Josemik azaldutakoa birpasatu zuen hainbat apunte zehatzagoak emanez.
 Klasea hasteko Power Point bat azaldu digu bertan Jeremy Bentham-ek sorturiko espetxe-eraikuntza erakutsiz, Panoptikoa izenekoa. Espetxe honek bi ezaugarri nagusik osatzen dute: presoak zeuden semiesfera bat eta honen erdialdean dorre bat, non presondegiko behatzaileak egoten ziren, espetxeratuak behatzen. Esppetxe honen ezaugarri nagusia: presoen gelak transluzidoak ziren, honen ondorioz ez zekiten noiz ari ziren behatzaileak presoak behatzen, ezaugarri honek presoie inzertidunbre bat sortarazten zien.

Bentham-ek Panoptikoa mundu digitalarekin konparatzeko metafora antzeko bat erabili zuen. Izan ere, gu, Panoptiko edo espetxe horretako zelatatuak bezala, badakigu denbora guztian zelatatuak izan gaitezkeela, baina ez dakigu zehazki noiz garen zelatatuak.
Klasearekin jarraitzeko, Aingeruk binaka zerrenda bat osatzeko eskatu zigun, zerrenda honetan IKT-rekin loturiko zelatatzaileak/zelatatuak sentiarazten zizkiguten izenak jartzeko. Horrekin batera, zelatatzaileen/zelatatuen zerrenda osatzen genuen aldi berean, bakoitzarekin zergatik sentitzen ginen zelatatu azaldu genuen. Bukatzeko, denon artean adostu genuen taula horren edukia eta erresistentzi teknikak ipini genituen ere. Hemen uzten dizuet denon artean osaturiko taula:


NORK
NOLA
ERRESISTENTZIAK
Facebook
Jaiotze data, helbidea, sexua, telefonoa, e-maila
Informazioa ez ematea, pribatasun neurriak, profil asmatua, makilaje espeziala.
Kaleko kamarak
Intimitatea kendu

Whatsapp
Tik bikoitza, informazioaren gordailua, azkeneko konexioa,profileko argazkia, lokalizatzailea
Azkeneko konexioa ez ikusteko aukera, zure informazioa ez ikusteko aukera.
Google
Bilaketaren erregistroa, bilaketak
Ghostery, Adblock, informazioa ez eman.
Gps
Posizionamendua

Puntu-txartelak
Erosketen erregistroa, noiz, diru-sarrerak

Movistar
Datu pertsonalen kontrola, adina, erabilerak

E-gela
Sarreren kontrola
Batsartzea bakarrik gero dokumentuak elkarbanatuz
Peajeko gailua
Erabilera kontrola


Taula amaitzerakoan, ¿Por qué me vigilan, si no soy nadie? bideoa ikusi genuen. Hemen, Marta Peiranok azaltzen du nola Maltes izeneko gizon arrunt batek, poltsikoan daukan mugikorrak 5 minuturo uhinak bidaltzen dizkiola gertuen daukan antenari. Datu hauek, bere kontu publikoarekin lotuz bere eguneroko bat osatu ahal izan zuten, nora, noiz eta zer egiten zuen irudikatuz.
Beraz, bideo ikusi ondoren hausnarketan hasi nintzen; gure mugimenduekin sortu dezakegun informazioa guztia eta honen arriskuetaz ohartu nintzen, azkenean, modu inkontziente batean sortzen ditugula pentsatuz. Bideo hau ikusi ondoren ohartu naiz zeinen garrantzitsua den pribatasuna eta nola gutxinaka pribatasun pertsonal hori "kentzen" ari diguten. 
Gauza bera gertatzen da gurekin ere, izan ere, gaur egun, konektatuta bizi dena kontrolpean bizi da, bideoan Peiranok aipatu duen moduan “La mejor manera de controlar a una civilización es que no sepa que es controlada”.

LAS REDES Y LOS DATOS: UNA PERSPECTIVA CRÍTICA.

Bideo honen laburpena egiteko eskatu zigun Aingeruk, klasean ez ikusi arren.
Gaur egun, guztiok ditugu sare-sozialak, baina ez ditugu ondo erabiltzen; izan ere, sare-sozial batean erregistratu aurretik gure buruari hainbat galdera egin beharko genizkioke. Adibidez: Zein da beraien ideologia? Zeintzuk dira jabeak? Zer egingo dute guk emandako informazioarekin?.
Bideoak erakusten digu nola sare-sozial bakoitzak ideologia bat daukan, eta ia ohartu gabe nola bihurtzen garen haien produktu. Kontuan hartu beharko genuke gure pribatasuna eta anonimotasuna gordetzen saiatu behar garela, batzuetan oso zaila gauzatu daitekeen arren.
Honen aurrean, sareko neutraltasuna eta software libre batengatik borrokatu beharko genukeela aipatzen du, Adblock plus edo Ghostery bezalako programak erabiliz.

Nire ustez, beharrezkoa dugu pribatasun eta anonimotasun hori gordetzea, horretarako argi izan behar dugu zertarako eta nola erabili nahi ditugun sare sozialak. Gure burua zaindu behar dugu, horretarako gure buruaren gidari izan behar gara, eta ez digu inork esan behar zer egin behar dugun.

                         

No hay comentarios:

Publicar un comentario