Páginas

Foto- elkarrizketa (Banaka)

BANAKAKO FOTO-ELKARRIZKETA

Gaur egun estresatuak bizi gara teknologia berrien ondorioz, izan ere, konektaturik egoteak izan ditzakeen abantailak desabantaila bihurtzeko aukera bilakatu daiteke. Gero eta aukera gutxiago ditugu teknologia berriak alde batera uzteko eta bizitzako momentu txikienetaz gozatzeko. Estresak gidatutako mundu honetatik deskonektatzeko. Honako momentu hauek dira gehien baloratzen ditudanak nire eguneroko bizitzan:

1.- LAGUNAK. Azkenean bigarren familia baten modukoak dira, txikitatik ezagutzen ditudanak eta momentu okerrenetan prest daudenak ni laguntzeko. Beraiekin denbora pasatzea gustuko dut; teknologia berriak alde batera uztea zaila izaten da batzuetan, hala ere saiatzen gara.


2.- IBILALDIAK. Egia da ez ditudala gehiegitan egiten, baina egiten ditudanean sentsazio oso onak eragiten dizkit. Nire bizikleta hartzen dut eta nire herritik buelta bat ematea gustuko dut, batez ere udaran hondartzara joateko.


3.- MENDIRA JOAN. Ibiltzea gustatzen zait eta horregatik mendira joaten naiz nire lagunekin edo familiarekin; batez ere leku altu batera joatean, bertatik bistak ikusteko, eta aire garbiagoa arnasteko.


4.- BIDAIATZEA. Gustokoa dut bidaiatzea, arrazoia erraza da, teknologia berriak konektatzea zailagoa delako. Egia da, hala ere, ziurrenik hotelean edo beste lekuren batean konektatzeko aukera badagoela, baina aprobetxatuz kanpoan nagoela, guztiz deskonektatzen dut.




5.- LIBURU BAT IRAKURRI. Ondo dago beti liburu bat eskuen artean izatea, nahiz eta asko ez irakurtzea, irakurtzen dudanean teknologiatik deskonektatzen laguntzen didate liburuek.


6.- ZINEMA. Zinemara joatea beti ikaragarri gustatu zait, txikia nintzenean nire gurasoekin joaten nintzen eta orain lagunekin. Filma on bat ikusteak lagungarria etortzen zait teknologia mundutik deskonektatzeko.


7.- SUKALDATU. Amak edo biok egindako janari edo postre bat prestatzea eta gero jatea txikitatik egiten dugun gauza bat da, ondo pasatzeaz gainera elkar egoten gara eta sukaldatzen disfrutatzen dugu.


8.- FAMILIA. Mundu honetan gehien maite ditudanak dira, behar dudan bakoitzean hor daude eta nire familiarekin egotean lasaitu egiten naiz. Beraiekin denbora pasatzeko askotan hainbat ibilalditxo egiten ditugu.


9.-MASKOTA. Maskotarekin jolasteak ere eragina dauka teknologia berriak alde batera uzteko; atentzioa eta maitasuna eskeini behar zaie animaliei.



10.- MAHAI-JOLASAK. Betiko jokuetara jolasteak ere erabilgarria da mugikorrak alde batera uzteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario