Páginas

4. GAIA: GELA ETA IKT-ak

1.OBJETO DIGITAL EDUCATIVO (ODE)


1.    DEFINIZIO BATZUK

Multimedia: Eduki digitalak ahalik eta hobekien erabili behar dira, multimediako aukerak baliatuz

Eskuragarritasuna: hezkuntzako edukiak eskuragarriak izan behar dira, hau da, edozeinek eskuratzen ahal ditu, beti ere, neutraltasun teknologia errespetatuz, non oinarrizko helburuak bete daitezkeen baldintza teknologiak aldatu gabe.

Elkarrekintza: estrategia eta metodo zehatzak diseinatzearen garrantzia, helburu pedagogikoak lortzeko. Honela, ikaslea, teknologia berriekin ohitzen hasiko da. 

Malgutasuna: Eduki digitalak malguak izan behar dira, erabiltzaileak kontrolatzen dituelarik ikaskuntzarako helburuak lortzeko gisan.

Modularitatea: Edukiek egingizun pedagogiko bat behar dute, antolaketa modular bati erantzunez eta estruktura bat mantenduz. Horrek erabiltzailearen moldagarritasuna bultzatzen du, beti ere, aldaketak edonoiz egiten ahal badira.

Moldagarritasuna: moldagarritasunaren ondorioz, ikaskuntzara objektua (obejeto de aprendizaje –OA) erabilgarri bihurtzen du, eginkizun pedagogiko (helburuak, metodología, edukiak, ebaluazioa) bat betetzen baitu. Hartaz, berrerabil daiteke beste estruktura batzuetan edo hartara beste unitate didaktiko batean. Modu honetan, edukiak ere alda daitezke helburuaren arabera.

“Interoperabilidad” (informazioa erabiltzen eta partekatzen jakitea sistema baten edo gehiagoren bitartez): Eduki edukatibo digitalek erakusle eta irizpide zehatzak behar dituzte, hau da,  metainformazioak alderdi didaktikoak barnebildu behar ditu.


2.    ESTANDARRAK      

Gaur egun informazioa jasotzeko prozesuak hobetzen doaz, eta zentzu horretan, erabiltzaileen esperientzia, ezagutzaren kudeaketaren ondorioz. Beraz, mailakako prozesuak aurkitzen dira:

·         Metadatos: LOM, DublínCore, etc.  
·         Objektu digitalen erabilera: IMS, SCORM, etc. 
·         Komunikazioa: lenguajes neutros, independientes de los sistemas operativos utilizados y del entorno software utilizado, como XML, Servicios web (módulos de software, independientes y reutilizables).

Estandarren definizioa bukatutzat ematen da, informazioa nola erabili eta eraldatu arau, protokolo, eta ereduak agertzen direlarik baita hezkuntzarako eduki digitalak eskura direlarik ere.
Orain  arte, materialaren sorreran eta ikerkuntzan jarri dira indar guziak baina gaur egun, hauen garapena bultzatzea beharrezkoa da, hezkuntzarako aukerak argi utziz.


3.    OBJETO DIGITAL EDUCATIVO (ODE) : DEFINIZIOA ETA ARKITEKTURA

Eduki digitalen ekoizpenak “Objeto de Aprendizaje” delakoa du eredutzat, honela, eginkizun didaktiko zehatz bat betetzen du.
“Objeto Digital Educativo (ODE), Material Educativo Digital (MED)  edo Objeto Didáctico Digital (ODD)” bat, eduki digital bat da zeinaren helburua erabiltzailearen ikaskuntza den. Zentzu horretan irudi bat ODE bat da baina ez da OA (Obejto de Aprendizaje) gisa definitzen.


4.    NIVELES DE AGREGACIÓN Y TIPOLOGÍAS DE ODE
                                           
Agregazio mailak, granularitate estrukturala eta funtzionala definitu eta antolatu egiten dituzte. Hala nola, hiru arlo izaten dira kontuan agregazio-mailak zehazteko; alde batetik, estruktura, zertaz osatzen den seinalatzen dueña, adibidez: soinua, testua, irudia, itxura etab. Bestalde, funtzionalitatea dugu, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren begi bistatik edukien funtzioak zehazten dituenak. Azkenik, estaldura kurrikularra, hezkuntza maila osatzeko erabiltzen diren eduki multzoa kontuan hartzen duenak.

Azaldu diren hiru arlo hauek kontuan izanda, lau agregazio-maila definitzen dira:

1.maila: Oinarrizko Kontzeptua (Objeto básico. OB). Agregazio maila txikiena da. Bertan, hurrengo taldeak eta ODE-ren mota bakoitza txertatuta daude: media, informazio errepresentazio eta/edo ezagutza, informatikako aplikazioa, zerbitzuak etab.

2.-4. mailak: hurrengo agregazio- mailak dira arkitektura modularrean; bertan, ODEko taldeak eta motak txertatutak daude, hona hemen aipagarriena: eduki didaktikoa. Horrela izanda, 2,3 eta 4 dituzten agregazio- mailen objektu digitalek tipología berdina  daukate zehaztuta.







2. BUENAS PRÁCTICAS CON TECNOLOGÍA EN LOS PROCESOS DE E-A (Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesuetan teknologia bidezko praktika ona)
Askotan IKT-en alde onak baino ez dira ikertzen, baina hauen ikasgelako integrazioan arazoak eta nahiko errekurtso ekonomiko behar dituzten beharrak sortu ditu. Gainera, kulturaren erreprodukzio eta kontrol funtzioarekin lotuta dago. 

Izan ere, IKT-en integrazioa ez da soilik hornikuntza edo irakasleen prestakuntzaren arazo, ikasgelan esku hartzeko eta ikastetxea kudeatzeko era berriak eskatzen ditu, ikasle eta irakasleen rolen aldaketak eta prestakuntza behar berriak ere.

Gizartearen aldaketa azkarrak, aldaketak eskatzen dizkio eskolari, eta horretatik ikertzaile gehienek ez dute uste integrazioa lortuko denik. Izan ere, irakasleak zuzenean erabilitako teknologiak derrigorrezko hezkuntzan egitura aldaketa bat suposa dezaketen arren, ez dute beti funtzionatzen, askotan irakasleak IKTak tradizionalki garatzen dituen praktiketara moldatzen ditu eta. Beraz, praktika on batek eskola tradizionaleko praktikekiko haustura suposatuko luke. 

Egoera honen aurrean, garrantzitsua da IKTen integraziorako oztopo nagusiak zerrendatzea:

  •          Irakaslearen mailan (maila mikroa): Irakasleek IKTko gaitasunetan eta hauen berritzeetan dituzten gabeziak, irakasleei IKTekin praktika pedagogikoak eskuratzeko ahalmenean eragiten die. IKTen edukien eta beraien erabilerarekiko motibazio eta konfiantza eza, eta irakasleen prestakuntza desegokiak dira maila honetako mugak.
  •        Eskolaren mailan (maila mesoa): IKTen sarbide eta azpiegiturek eragiten dute izan ere, IKTen integrazio arrakastatsua lortzeko teknologiaren erabilgarritasuna ez da faktore bakarra.
  •        Sistema mailan (maila makroa): Ikaskuntzan IKTak erabiltzean loturiko konpetentziak ez dira kontuan hartzen ebaluatzerako orduan, beraz, irakasleak helburu estandarrak lortzeko presiopean daude.
Hala ere, badaude ere, IKTen integrazioa arrakastatsu izateko eduki beharrezko baldintzak aztertzen dituzten ikertzaileak, eta hainbat pedagogiaren praktika ona IKT-ekin ikusi eta gero, ondorengo ezaugarriengatik bereizten direla esan dezakegu:

  •        Hezkuntza egoera edo testuinguru berrietan berritzaile, eredugarri eta transferigarria izatea
  •        Ikasleriari ikaskuntza bizipen baliotsuak eskaintzea
  •        Curriculumeko programak martxan jartzeko prozesuetan integraturik egotea
  •        Helburu pedagogikoekin baliabide eta material digitalak erabiltzea
Gainera, alfabetizazio digitala eskaintzen duten praktikak izan behar dira, hizkera eta baliabide ezberdinak erabiliz. 

Azkenik, aipatu beharra dago IKTak ikasgelan integratzeko beharrezkoa dela planifikazioa, eta hau heziketa eredu baten pean egitea, hurrengo ezaugarriak edukiz:

  •        Konpetentzia digital eta informazionaletan alfabetizatzea, hau da, ikasleria prestatzea informazioa birsortu eta esanahia emateko.
  •        Ikasleria bultzatzea hainbat iturri eta teknologien bitartez informazioa bilatzeko
  •        Arazoak mahaigaineratuz, ikuspegi konstruktibista batez eta ordenagailuen bitartez irakastea
  •        Ikaskideen eta beste ikasgelen arteko elkarlaneko ikaskuntza prozesuak sustatzea
  •       Irakaslearen papera ikasgelan antolatzailea eta ikuskatzailea izan behar du, ikasleek teknologien bitartez ikaskuntza ariketak egiten dituzten bitartean
  •        Curriculumeko ikasgai guztiak kontuan hartuz alfabetizazio informal eta digitala eta ikus-entzunezko alfabetizazioa prozesu eta ariketa integratzaile eta zeharkakoan antolatzea. 


3. BUENAS PRÁCTICAS CON TIC ( Formación del profesorado) 

Praktika onak definitzen dituzten ezaugarri batzuk:


·         Ikaslea ondo sentitu behar da gustura eta errespetatua,

·         Aurrezagutza kontutan eduki.

·         Esandako guztia esanguratsua eta baliogarria izatea

·         Praktikoa izatea hobeto barneratzen laguntzen du.

·         Motibatua, irakaslearen pasioa.

·         Umeen izaera kontutan izatea.

·         Balorazio positiboarekin beti jokatu.

·         Aurrez ikasleak jakitea zer ikasi behar duen.

·         Lankidetza.bultzatu.

·         Parte hartzailea , protagonista sentitzea.


·         Ikasle guztiengana iristen dena(estrategia desberdinak erabiliz).Aniztasuna

·         kontutan hartzen duena.

·         Planifikatua izan behar da. Zer, nola eta zertarako azaltzen duena.

·         Jarduerak antolatzea, ikasleak parte har dezan. Parte hartze aktiboa.. Interakzioa

·         bultzatzen duena.Talde lana.

·         Helburu zehatzak, ikasleei, jakinaraztea, ikasleak jakin dezan zer lortu nahi

·         dugun eta hori lortzeko, zer egingo dugun.

·         Jakin mina sortarazten duena.

·         Balorazioa edo ebaluazioa bultzatzen duena. Zer egin dugu?, zer egin dut?,

·         helburua lortu dugu?


·         Aurre-ezagutzak kontutan hartzen duena.

·         Irakaslea bideratzailea izatea.

·         Balorazio positiboak bultzaten duena.

·         Partaidetza aktiboa, talde lana, lan kooperatiboa, interakzioa ... bultzatzen du.

·         Ikaslearen interesa bultzatzen du. eta beraien beharretatik abiatzen da.

·         Arazo edo problemen aurrean irtenbidea bilatzeko aukera ematen du.

·         Irakaslearen papera, batzutan moderatzailearena da.

·         Errealitatearekin, bizitzarekin lotuta dauden egoerak planteatzen ditu.

·         Irakaskuntza funtzionala. Zertarako? Irakasten duenak helburu bat du, behar

·         batzuei erantzuten dio.

·         Irakasle taldearen inplikazioa behar da.

·         Ikasleak gustora daude, motibatuta. Nola?

·         Ikasle guztiengana iristen da, beraien beharretara egokitzen da.

·         Aurrrez ondo planifikatzen du bere lana.

·         Baliabide egokiak erabiltzen ditu, anitzak …

·         Egindakoa ebaluatzen du,

·         Taldearekin konektatzen du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario