Páginas

18 nov 2015

NOLA DISEINATU DITZAKEGU IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTen LAGUNTZAREKIN?

"MUNDUARI BIRA EMANEZ"
Ondorengo dekalogoa kontuan harturik, guk proposaturiko praktika ona aurkezten dizuegu jarraian:

DEKALOGOA

  • Umea protagonista eta egile sentitu
  • Gaiak umeekin adostu (3 idei aukeran jarri)
  • Teknologia erabiltzea
  • “Pantaila-ume interakzioa”
  • Lankidetza, sormena, kritikotasuna- jarduerak
  • Gizartearekin lotu- Gai sozialak
  • Komunitate orientatzea
  • Kulturartekotasuna
  • Aldarrikapenerako eta erresistentziarako ariketak sustatzea.
  • Bazterketarik ez.
Proposatzen dugun proiektuan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak landu nahi ditugu, betiere IKTak erabiliz, eta guk 3. zikloko 6. mailako ikasleei zuzenduta egitea pentsatu dugu. 

Gure proiektuari “Munduari bira emanez” deitzen da, hemen haurrak izango dira beraien bidai propioa antolatuko dutenak, gero denen artean bakarra aukeratzeko. 


Hau hainbat saiotan bana dezakegu:
1. go saioan:Irakasleak lana egiten hasi aurretik motibatzeko ikasleei hainbat galdera egingo dizkie: Inoiz bidaiatu ahal duzue? Nora? Nolako bidaia?. Ikasleak berak izandako esperientziari buruz hitz egingo du eta hizketaldi bat izan ondoren egin beharrekoa azalduko die irakasleak. Ikasleak, irakasleak egindako bikoteekin  herrialde bana aukeratuko dute 7 eguneko oporraldiak pasatzeko, norbere ordenagailuan, munduko mapa erabiliz. 

Hau egin ostean, bertara joateko erabili beharreko ibilgailuak zerrendatu dituzte, hau da, itsasoz beste aldean baldin badago hegazkina edo itsasontzia hartu behar dugula kontuan hartu beharko dute. Google maps-en kotxez egin beharreko distantzia kalkulatu ondoren, eta laguntza pixka bat emanez, esango zaie egunean bidaiari batek 8 ordu egin ditzakeela kotxean, 100km-ko 6L gasolina behar direla eta litro bakoitzak gutxi gorabehera 1,5€ balio duela. Informazio horrekin zenbat gasolina, zenbat egun bidaiatzen eta zenbat kostatuko zaien kalkulatu beharko dute.

EBALUAZIOA: emandako web orrialdeak ondo erabiltzen dituzten ikusi. Google maps-ekin egindako ibilbidea eta honen kostua nola landu duten aztertu.

2. saioan: Honen ostean, gainontzeko garraiobideetan eta alokatuko den etxea edo hotelaren prezioa hartu beharko dute kontuan. Hau guztia interneten baliatuz egingo dute, baina irakaslearen gidaritzapean beti. Adibidez, hurrengoak bezalako web orrialdeetan bila dezakete informazioa:Kayak, trivago, expedia, etab.

EBALUAZIOA: hotelen  web- orrialde desberdinak ikusi dituzten egiaztatu eta prozesuari jarraipen bat eman dioten kontuan hartu.

3. saioan: Prezio eta denbora kalkulatu eta gero, herrialdearen argazkiak bilduko dituzte, Panoramio bezalako aplikazioen bitartez.  Informazioa biltzerako orduan, bertan ospatzen diren festak, ohiturak, kultura, eguraldia, ordua, etab. kontuan hartzea garrantzitsua izango da.

EBALUAZIOA:  bidaiatuko duten lekuaren informazio iturri desberdinak begiratu dituzten eta informazio egokia eta sakona lortu duten egiaztatu.

4.eta 5. saioetan:Ondoren, gainontzeko ikaskideentzat egingo den aurkezpenerako testua prestatuko dute, beharrezkoa ikusten badute informazio gehiago gehituz, eta Prezi-ren bitartez antolatuz. 


EBALUAZIOA: aurkezpenaren originaltasuna eta antolamendua ebaluatu. Elkarlana egin den kontrolatu.

6.saioan: aurkezpenak egingo dira, talde bakoitzaren aurkezpena eta gero nahi duen ikasleak bere iritzia emateko denbora utziz. Bukaeran ikasleek toki eta kultura berriak ezagutuko dituzte, eta IKT-en erabileraz garatzeaz gain matematikako, geografiako eta beste hainbat konpetentzia garatuko dituzte. 

EBALUAZIOA: ikasleak kritikoak izan diren, aurkezpenean nola espresatu diren eta bere ikaskideen iritzia nola kontuan izan duten.

Gure praktika onaren HELBURUAK ondorengoak dira: 
Ikasleek tokia bilatu eta ezagutu beharko dute (kultura, erlijioa, hizkuntza, txanpona, kultura, bertako leku eta pertsonai famatuak…)
Bidaia antolatu; nola iritsi eta kostua.
Egunez egun egingo dutena prestatu beharko dute (bisitak, garraioak…) eta hauen  eguneko kostua kalkulatzen joan.
Guztira bidaiaren kostua kalkulatu eta ondoren aurkezpena prestatu bere ikaskideei aurkezteko talde bakoitzaren bidaia. Talde guztiak parte hartuz aurkezpenean.

Honekin batera aurkezpena aurrera eramateko proposatuta ARIKETA duzue jarraian: 
Google maps era sartu beharko zarete. Behin bertan zaudetela, Donostiatik Hernanira oinez zenbat denbora behar dugun ikusi eta ondoren, autoz beharko genukeena. 
Hau egin  ostean, aukeratu zuek nahi duzuen abiapuntua, hau da, edozein herri edo hiri, eta baita helmuga bat ere. Aurreko ariketan egin duzuen gauza berdina egin ezazue nahi duzuen garraioa aukeratuz. 

10 oct 2015

LANKIDETZA, WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza gaiaren inguruko irakurgaien aurkezpenak ikusgai dituzue ondorengo bideo narrazio honetan.

Eskerrik asko,

Horma Taldea.

5 oct 2015

Gelan landutako WEB 2.0-ko aplikazioak


Gaur gelan erabilitako hiru aplikazio desberdin erabiliko ditut:

1) Panoramio programarekin bilatutako argazkia da; bertan, Txingudi Abadiako ilunabarra ikusten da.


2)  Spicynodes programarekin egindako mapa kontzeptuala.


3) Egindako QR- kodea, nire bloggaren QR kodea da.

30 sept 2015

Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza

Gaurko klasean egindako prezia lankidetza, web 2.0 eta hezkuntzari buruzkoa. Hona hemen link-a, prezia ikusteko:
http://prezi.com/wjeqjqvwblb8/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share

22 sept 2015

Teknografia

Hona hemen nire teknografia, "Ze prestakuntza teknologikoa behar duen Lehen Hezkuntzako irakasle batek" galderari erantzuten diona. Aldi berean,hausnarketa bat egitera gonbidatzen dizuet teknograma ikusi ondoren. Eskerrik asko! TEKNOGRAFIA on PhotoPeach

16 sept 2015

Konpetentzia digitala: irakurgaien talde hausnarketa

Hona hemen gure talde hausnarketa:

Gaurko klasean kopetentzia digitalei buruzko aurkezpenak entzun ondoren, ohartu gara IKTek funtzio garrantzitsu bat jokatzen dutela gaur egungo hezkuntzan. Izan ere, gizartearen eraldaketak direla eta, irakasleak zein ikasleak teknologia berriei egokitu behar dira esparru desberdinetan. Horretarako, irakasleei formakuntza saioak eta eskolei baliabideak (ordenagailuak, internet, proiektorea, etb...) eskeini behar zaizkie. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak eskola 2.0. programak garatu zituen, horrekin batera konpetentzia digitaleko dimentsioak 3 taldeetan banatuz, hau da, trebetasun teknologikoa, ikaskuntza-jakintza eta herritartasun digitala.


Gure ustez, hezkuntza gizartearen islada denez IKTak ezinbestekotzat bilakatu dira baina horretarako eskolaren ardura da aukera-berdintasuna bermatzea.

14 sept 2015

Konpentzia digitala

Konpetentzia digital
Ikus-entzunezko konpetentzia
     Filmen garrantzia
     Sexismoa jokoetan
     Produktuen publizitatea
Konpetentzia teknologikoa
     Tresnen erabilera
IKT tresnak
     Gaur egungo arriskuak
     Tresnak
Hiritar digitala
     Haurrei irakatsi
Konpetentzia informazionala
     Bilatu
     Gorde
     Eraldatu
     Partekatu
     Adibideak

Konpetentzia digitalari buruzko bideoa ikusi eta gero taldean bildu gara eta konpetentzia desberdinei buruz hausnartu dugu.

Gaur egun, ikus entzunezko konpetentzia ikasgelan geroz eta gehiago garatzen da, izan ere, tresnen erabilera ugaritzen den heinean, ikasgaiak ikus entzunaren bidez landu daitezke. Adibidez, informazioa dokumental zein filmen bitartez beregana dezakegu. Hala ere, ikus-entzunezko konpetentzian sexismoa azpimarratzekoa da, joko zein filmetan mutikoak goraipatzen dira, maiz salbatzaile moduan agerraraziz. Gainera, joko baten izena “gameboy” da, beraz izeneraino ere sexismoa agertzen da. Mutikoentzat soilik al dira jokoak?

Tresnen erabilera ikasgelan ez ezik etxean ere irakatsitako zerbait izan beharko litzateke, haurrek eskuratzen dituzten konpetentzia teknologikoak egokiak izan daitezen. Konpetentzia teknologikoa, izan ere, IKT-ak diren tresna guztien erabileran datza, telebista piztetik webgune bateko orrialde bat sortzeraino. Horregatik iruditzen zaigu horren garrantzitsua konpetentzia teknologiaren inguruko heziketa arduratsua izatea.

IKT tresnak geroz eta ohikoagoak dira ikasgelan, ikastetxe guztietan dago ordenagailu gela bat eta beste zenbaitetan ordenagailuak dituzte liburuak beharrean. Horrez gain, arbela elektronikoak ere sartzen ari dituzte eskoletan. Aurrerakuntza hauekin errazagoa da informazioa bilatzea, bideoak ikustea, zenbait lan egitea etab. eta haurrei askotan erakargarriagoa egiten zaie ordenagailuarekin jardutea.

Honek guztiak, ordea, badu bere alde txarra ere eta arriskutsua izan daiteke. Arriskuei buruz informatu behar ditugu ikasleak. Zer eragin eduki ditzaketen internetera igotzen ditugun edukiek, adibidez.

Hiritar digitala konpetentziari dagokionez, hurrengoa hausnartu dugu; gaur egun oso garrantzitsua da ikasleei teknologia munduari buruzko informazioa ematea, arriskuak azaltzea, babestea eta erabilpen egokia bermatzen ikastea. Horretarako irakasleek ikasleei hiritar digitalak izaten irakatsi behar diegu. Horretarako, pentsatu dugu eskolan hainbat klase ematea konpetentzia hau barneratzeko; klase horietan gai desberdinak landu daitezke, baina batez ere etorkizunera begira hiritar digital egokiak izateko ezaugarriak azaltzea da helburua.


Konpetentzia informazionala, informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzean datza. Adibidez, eskola batean burutzen den proiektu bat partekatu ondoren, beste eskola batek informazio hori erabil dezake. Gaur egun, informazioa beste era askotara erabil daiteke, eta bereziki partekatzea.


9 sept 2015

Ze prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako Irakasle batek?

Ze prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako Irakasle batek?
  • 1. Ofimaticako aplikazioak erabiltzen jakitea (word, power point, excel…)
  • Informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzeko gaitasuna.
  • Tresna teknologikoak:
  • Proiektorea
  • Arbela elektronikoa
  • Fotokopiagailua
  • Ordenagailua
  • Kaseta
  • Eskanerra
  • Inprimagailua
  • Argazki eta bideo kamera
  • 2. Eskola kudeaketarako programak erabiltzeko gai izan.
  • Elkarrekintza eta komunikazio programak erabiltzen jakin (sare sozialak, posta elektronikoa, bideo konferentzia programak…).
  • Hezkuntza programak:
  • Youtube
  • Bloga
  • Denbora lerroak sortzeko programak
  • Wikipedia
  • Mapa kontzeptualak egiteko aplikazioak
  • Fitxategiak partekatzeko programak (drive…)
  • Google maps
  • 3. Interneteko arriskuak detektatzeko eta konpontzeko ahalmena (birusak, hackerrak, datuen babesa, ciber bullyinga, pedofilia…).


Nire ustez oso garrantzitsua da gaur egun irakasleek prestakuntza teknologikoa izatea; izan ere, beharrezkoa da hezkuntza metodo berriak erabiltzeko. Irakasleek aplikazio ofimatikoak erabiltzen jakitea beharrezkoa dute ikasleei erakusteko eta klaseko lanak errazagoak izateko.
Bestalde, tresna teknologikoak erabiltzea ere garrantzitsua iruditzen zait klaseak interesgarriagoak izateko. Honen bidez ikasleek teknologia tresna berrien funtzionamendua eta erabilera ikusiko dute. Hezkuntza programak ere erabiltzea interesgarria iruditzen zait, baina Lehen Hezkuntzako irakasleek prestakuntza behar dute teknologia berriak erabiltzeko.
Beraz, Lehen Hezkuntzako irakasleek prestakuntza teknologikoa behar dute; prestakuntza hori klaseen bidez eman daitezke, hau da, irakasle bat gaian espezializatuta beste irakasleei klaseak ematea eta teknologia berrien erabilera erakustea. Honetaz aparte, interneteko arriskuak detektztzeko eta konpontzeko ere prestakuntza bat jaso behar dute Lehen Hezkuntzako irakasleek. Lehen Hezkuntzako ikasleek babesa behar dute internet munduan eta horretarako irakasleek hainbat arau finkatu behar dizkiete ikasleei arriskua ez egoteko eta hainbat gai ekiditeko.