Ze prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako Irakasle batek?
- 1. Ofimaticako aplikazioak erabiltzen jakitea (word, power point, excel…)
- Informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzeko gaitasuna.
- Tresna teknologikoak:
- Proiektorea
- Arbela elektronikoa
- Fotokopiagailua
- Ordenagailua
- Kaseta
- Eskanerra
- Inprimagailua
- Argazki eta bideo kamera
- 2. Eskola kudeaketarako programak erabiltzeko gai izan.
- Elkarrekintza eta komunikazio programak erabiltzen jakin (sare sozialak, posta elektronikoa, bideo konferentzia programak…).
- Hezkuntza programak:
- Youtube
- Bloga
- Denbora lerroak sortzeko programak
- Wikipedia
- Mapa kontzeptualak egiteko aplikazioak
- Fitxategiak partekatzeko programak (drive…)
- Google maps
- 3. Interneteko arriskuak detektatzeko eta konpontzeko ahalmena (birusak, hackerrak, datuen babesa, ciber bullyinga, pedofilia…).
Bestalde, tresna teknologikoak erabiltzea ere garrantzitsua iruditzen zait klaseak interesgarriagoak izateko. Honen bidez ikasleek teknologia tresna berrien funtzionamendua eta erabilera ikusiko dute. Hezkuntza programak ere erabiltzea interesgarria iruditzen zait, baina Lehen Hezkuntzako irakasleek prestakuntza behar dute teknologia berriak erabiltzeko.
Beraz, Lehen Hezkuntzako irakasleek prestakuntza teknologikoa behar dute; prestakuntza hori klaseen bidez eman daitezke, hau da, irakasle bat gaian espezializatuta beste irakasleei klaseak ematea eta teknologia berrien erabilera erakustea. Honetaz aparte, interneteko arriskuak detektztzeko eta konpontzeko ere prestakuntza bat jaso behar dute Lehen Hezkuntzako irakasleek. Lehen Hezkuntzako ikasleek babesa behar dute internet munduan eta horretarako irakasleek hainbat arau finkatu behar dizkiete ikasleei arriskua ez egoteko eta hainbat gai ekiditeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario